Kata, alarguna , berrogei urte betetzear dago, seme-alabarik gabe. Maitaleak, ezkonduak, ez du berarekin eduki nahi. Ustekabean umezurztegi batetik ihes egin duen neska gazte bat sartu da bere bizitzan, et etxean babesteko eskatu dio. Hasieran mesfidati, Katak hartu egingo du eta berehala asko maitatuko du. Erakundea utzi eta maite duen gaztearekin ezkontzen laguntzen du. Gainera, bi emakumeen arteko harremanak ausardia piztu du Katan, bere bizitzako egoeratik gustatzen ez zaiona aldatzeko.
Ezkontzaz kanpoko harremanei, amatasunari edo belaunaldien arteko talkari buruzko Mész´rosen ikuspegi berriak Ekialdeko Europako zinema aztoratu eta nazioarteko arrakastari ateak zabaldu zizkion. Filmak Urrezko Hartza irabazi zuen Berlinalen eta Oscarretarako izendatu zuten.
Zintak heldutasun-etapa berri bati ekiten dio errealizadorearengan, eta gazte menderakaitzei buruzko istorioetatik emakume helduen arazoetan zentratutako beste film-multzo batera igarotzen da. Gainera, bere kezka guztien laburpen oso zehatza da eta nagusitasun formal finkatua erakusten du. Hori dela eta, bere maisulantzat hartzen da.
Adopción (Örökbefogadás, Hungaria,1975)
Zuzendaria: Márta Mészáros
Gidoia: Ferenc Grunwalsky, Gyula Hernádi, Márta Mészáros
Argazkilaritza: Lajos Koltai, Márta Mészáros (Z/B)
Musika: György Kovács
Interpreteak: Flora Kadar, Gyöngyvér Vigh, Istvan Szoke, Janos Boross, Kati Berek, Laszlo Szabo, Peter Fried
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza. J.B. hungarieraz, azpitituluak gazteleraz
Otsailaren 3a, ostirala, 19:30
La muchacha
Otsailaren 24a, ostirala, 19:30
Diario para mis hijos
Martxoaren 3a, ostirala, 19:30
Diario para mis amores
Martxoaren 10a, ostirala, 19:30
Diario para mis padres