Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Diario para mis hijos

Otsailaren 24a, ostirala
19:30

Diario para mis hijos

Berrogeiko hamarkadaren amaiera, Juli gazte umezurtza Budapestera itzuli da aitona-amonekin, urte batzuk emigratu ondoren. Izeba Magdak hartu ditu, espetxe bateko buru den komunista sutsuak. Nerabe enderakaitza erraitzeko ahaleginak egin arren, hark ez du izebaren arauen arabera bizi nahi. Desagertutako aitaren arrastoen bila hasi da, KGBk atxilotu baitu. Magdaren lagun batek , Janos, bakarrik ematen dio laguntza.

Mészárosen proiektu intimo eta monumentalena kutsu autobiografikoen trilogia bat da nerabezaroari buruzko kontakizun honekin hasten dena. Protagonistari gertatzen zaion bezala, zuzendariaren aita, László Mészáros eskultorea, 1938an atxilotu eta exekutatu zuten . Errealizadoreak 1999an baino ez zuen ezagutuko ikerketa luze baten ondoren. Ama beste seme bat erditzerakoan hil egin zen, eta Mészáros neskatoa umezurtz geratu zen oso gazte, eta umezurztegi baten ondoren , adopziozko ama autoritario batekin hazi zen. Horrek asko markatzen du bere lana.

Errealizadoreak bere bizitzaz hitz egiten duen elkarrizketa gutxi batzuetan aitortu du  Miklós Jancsó zuzendariarekin edo Jan Nowickirekin ezkondu zenean, atzera begiratuz, agian aita gogorarazten zioten gizonezkoen irudi seguruen bila zebilela. Bistan da bere aitarenganako maitasuna , ia idolatria . Hainbat flashbacketan, Julik aitari gogorarazi dio nahita nahasten dela Janosen figurarekin, erreferentzia moral moduko bat harentzat. Bi paperak Nowickik interpretatuko ditu. Trilogia horren alderdi nabarmenenetako bat atal estetikoa da. Jancsórekin izandako semea, Nyika, izango da lan horren arduraduna. Amarekin egindako film hau zinemako lehen lana izan zen. Gaur , Hungariako zinemaren industriako argazki-zuzendari ezaguna da.  

1984: Canneseko  Jaialdia: epaimahaiaren sari nagusia

Diario para mis hijos  (Napló gyermekeimnek, Hungaria,1984)

Zuzendaritza eta gidoia: Márta Mészáros

Argazkilaritza: Nyika Jancsó (K)

Musika: Zsolt Döme

Interpreteak: Zsuzsa Czinkoczi, Teri Földi, Anna Polony, Jan Nowicki, Mari Szemes, Éva Szabó, Ildikó Bánsági

Iraupena: 110 min.

Hizkuntza:  J.b. hungarieraz, azpitituluak gazteleraz

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 3a, ostirala, 19:30
La muchacha

Otsailaren 10a, ostirala, 19:30
Adopción

Martxoaren 3a, ostirala, 19:30
Diario para mis amores

Martxoaren 10a, ostirala, 19:30
Diario para mis padres

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.