Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) girotutako komedia espainiarra . Frontean, soldadu talde bat gutunak idazten edo erdi lo egoten dira. Baina lasaitasuna hautsi egiten da zonalde nazionaleko bozgorailu batek iragartzen duenean, Abuztuko Amabirjinaren eguna dela eta, inguruko herri batean bazkari handi bat ospatuko dela eta ondoren dantza eta zezenketa bat. Errepublikar eremuko bost borrokalarik fronteko lerroa zeharkatuko dute bigantxa lapurtzeko. Been soldaduentzat behar duten janaria lortu nahi dute, eta , bidenabar, etsaiaren festa hondatu.
José Sacristánek, bere lagun Alfredo Landarekin batera filmaren protagonista , aurkeztuko du saioa
La Vaquilla (Espainia, 1985)
zuzendaria: Luis García Berlanga
Gidoia: Rafael Azcona, Luis García Berlanga
Argazkilaritza: Carlos Suárez (K)
Musika: Miguel Asins Arbó
Interpreteak: Alfredo Landa, José Sacristán, Guillermo Montesinos, Luis Escobar, José Luis López Vázquez, Ángel de Andrés López, Carmen Maura, Manuel Alexandre, Agustín González, Queta Claver
Iraupena: 122 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Maiatzaren 12a, ostirala, 19:30
Los santos inocentes
Maiatzaren 19a, ostirala, 19:30
El crack
Maiatzaren 26a, ostirala, 19:30
El crack dos