Lisboatik heldu berri den gazte bat zapatari aprendiz lanetan hasiko da. Laster neska gazte bat ezagutuko du, Ilda, eta berritze prozesuan dagoen Lisboako kaleak eta aldiriak zeharkatzera eramango dituen harremana hasiko dute biek.
Paulo Rocharen lehen film luzean, bi gazteren maitasun istorioak eraikitzen ari den Lisboan zehar ibiltzera garamatza; Lisboan arima eta espazio ugari daude, hiri garaikidetik, hedatzen ari den hiriak landarekin tipo egiten duen periferia edo mugetara, haurrak jolasten diren, etorkinak bizi ziren, eta gazteak amets egiten duten eta beste bizitzak ikasten saiatzen diren leku horretara.
Bizitza, ibilbide eta espazio horiek maisuki erretratatzen ditu Rocharen begiradak. Haren filma funtsezko mugarria izan zen eta da Portugalgo zinemaren historian
Aurkezlea: Patxi Burillo
Los verdes años (Os verdes anos, Portugal, 1963)
Zuzendaria: Paulo Rocha
Gidoia: Nuno Bragança, Paulo Rocha
Argazkilaritza: Luc Mirot
Musika: Carlos Paredes
Interpreteak: Rui Gomes, Isabel Ruth, Ruy Furtado, Paulo Renato, Óscar Acúrcio, Ruy Castelar, Alberto Ghira, Cândida Lacerda, Carlos José Teixeira, Rosa María Vázquez
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa portugesez;azpitituluak gazteleraz
Iraupena: 91 min.