Nueve cartas a Berta Basilio Martin Patiñoren (1930-2017) lehen filma da, eta “Nuevo cine español” izenekoan dago, merezitako jarraipena izan ez zuen mugimendu berritzailean. Filma Antonio Machadoren Españolito poearen aipu batekin irekitzen da: “Esta es la historia de un español que quiere vivir, y a vivir empieza”, film osoan zehar protagonistari hari gisa balio diona, gazte bat bi munduren artean. Mundu “hil” bat, Londresen eskarmentuduna; eta beste bat “aharrausika”, Espainako gerraoste luze eta monotonokoa.
Lorenzok Bertari idatzi dizkion bederatzi gutunez baliatzen da Martín Patino Espainia frankistaren erretratu zintzo eta kritikoa egiteko. Egileak une batean Bertari utzitako eszenak geldiarazten ditu, baina irudi kostunbristekin ere tartekatzen du istorioa, publizitate-errotuluen lehen planoekin bezala.
Filmak Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian
Aurkezpena Javier Tolentinok egingo du, berriki argitaratu den Basilio Martín Patino liburuaren egileak. Liburua Nafarroako Liburutegiko 1. Solairuko Aretoan aurkeztuko da 18:15ean.
Nueve cartas a Berta (Espainia, 1966)
Zuzendaria eta gidoia: Basilio Martín Patino
Argazkilaritza: Luis Enrique Torán (Z/B)
Musika: Carmelo A. Bernaola, Gerardo Gombau
Interpreteak: Emilio Gutiérrez Caba, Mary Carrillo, Elsa Baeza, Iván Tubau, Rosa Fúster, Montserrat Blanch, José María Resel, Cecilia Villarreal, Yelena Samarina
Iraupena: 102 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz