Marty McFly nerabea (Michael J. Fox) eta denek erotzat duten Doc zientzialaria (Christopher Lloyd) adiskideak dira. Docek denboran barna bidaiatzeko makina sortu (DeLorean auto egokitua) eta martxan jarri du, ezusteko akats batek Marty 1955an ipiniko du, hain zuzen ere, bere gurasoak izango direnak (Crispin Glover eta Lea Thompson) elkar ezagutu zuten urtea. Heuren lehen topaketa ezeztatarazi ostean, McFlyek bere gurasoak izango direnak elkar ezagutu eta ezkon daitezen lortu beharko du, bestelakoan bere jaiotza eta izatea bera ere ezinezkoa izango baita.
Robert Zemeckisek eta Bob Galek idatzi zuten gidoia, azken horrek aitaren lagun egin ote zen hausnartu zuenean, biak eskola berean egon izan balira. Estreinatu ondoren, urte horretako filmik arrakastatsuena bihurtu zen, mundu osoan 380 milioi dolar baino gehiago bildu eta kritika positiboak jaso baitzituen, gehienak Fox, Lloyd, Thompson, Glover eta Wilsonen antzezpenak, gidoia, Silvestriren Soinu Banda, Huey Lewis & The Newsen kantuak (bereziki The Power of Love), Zemeckisen zuzendaritza, makillajea eta efektu bisualak goraipatu zituztenak.
Pelikularen arrakastak film trilogia bat ekoiztea ekarri zuen, Etorkizunerako itzulera II (1989) eta Etorkizunerako itzulera III (1990) lanekin osatua, baita serie animatu bat sortzea eta parke tematiko baterako atrakzio bat ezartzea ere (Back to the Future: The Ride).
Etorkizunerako itzulia (1985) Channel 4 britainiar kateak egindako zerrendako hamargarren postuan dago, hil aurretik ikusi beharko zenituzkeen 50 film. 10. postuan ageri da American Film Instituteren Zientzia-Fikziozko filmak kategorian.
Regreso al futuro (Back to the Future, EEUU, 1985)
Zuzendaritza: Robert Zemeckis
Gidoia: Robert Zemeckis, Bob Gale
Jatorrizko izenburua: Back to the Future
Urtea: 1985
Argazkia: Dean Cundey (C)
Musika: Alan Silvestri
Antzezleak: Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Lea Thompson, Crispin Glover, Tom Wilson, Claudia Wells, Marc McClure, Wendie Jo Sperber, George DiCenzo, Frances Lee McCain.
Iraupena: 116 min.
Hizkuntza: V.O. ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Uztailaren 18a, asteartea, 22:00 O.
2001. Una odisea del espacio
Uztailaren 20a, osteguna, 22:00
E. T., el extraterrestre
Uztailaren 25a, asteartea, 20:00 O.
Blade Runner