Zinema zahar batek ateak betiko itxi aurreko azken proiekzioa, Japoniar gazte bat korrika doa zinemara ekaitzetik ihes egiteko. Tokiak hutsik dirudi, bizitzarik gabe, eta , hala ere, beste presentzia batzuk daude, bertan dauden ikusle urriez gain…Pantaila erraldoiak distira egiten du Dragon Innekin, duela 36 urte egindako ezpata-film arrakastatsuarekin. Bi gizon ikusten ditugu pantailan agertzen diren aktoreen antz handia dutenak, baina zaharragoak, zinema ilun eta huts hartan eserita. Beren filma ikusten ari dira , gogoratzen, doluz… Benetakoak al dira pertsona horiek , ala alde egiteari uko egiten dioten izpirituak al dira?
Aurkezlea: José Félix Collazos
Good Bye, Dragon Inn (Bu san, Taiwán, 2003)
Zuzendaria: Tsai Ming-liang
Gidoia: Tsai Ming-liang, Sung Hsi
Argazkilaritza : Liao Pen-jung (K)
Musika: Tu Duu-chih
Interpreteak: Lee Kang-sheng, Chen Shiang-chyi, Mitamura Kiyonobu, Miao Tian, Shih Chun, Yang Kuei-mei, Chen Chao-jung
Iraupena: 82 minutu.
Hizkuntza : J.B. mandarin txineraz eta japonieraz; azpitituluak gazteleraz.