Shanghain, Suzhou ibaiaren ertzean, Mardar hiri osoan zehar dabil paketeak banatzen bere motorrean. Enkargu batean, Moudan gaztea ezagutuko du, eta biak modu arriskutsuan maiteminduko dira. Handik gutxira, Mardar Moudan bahitu eta aitari xantaia egiteko kontratatuko dute. Traizioa aurkitzean, Moudan desagertu egingo da. Espetxean hiru urte eman ondoren, Mardar Suzhou ibaira itzuliko da maitearen bila. Horrela ezagutuko du Meimei, Moudanen antza handia duen dantzaria.
Errebelazio gisa sortua, eta genero zinearen dosi handiak zituen muturreko errealismoz hornitua, Suzhou River, Rotterdamgo Zinemaldiko Tiger Award-eko irabazlea, zinema txinatarraren seigarren belaunaldiko mugarrietako bat bihurtu zen, Jia Zhangke, Zhang yuan edo Lou Ye bezalako zinemagileak buru zituela. Zinemagile horien gai eta bilaketa askoren erakusle argia da filma, eta Shanghaiko kaleetan barrena bidaia katramilatu eta malenkoniatsu bat aurkezten du, amaitu gabeko maitasun bizi baten bila, gizarte-kritikatik kanpo ez ego narren zinemaren historiarekin modu liluragarrian lotzen gaituena.
Aurkezlea: Fermín Martínez
Suzhou River (Txina, 2000)
Zuzendaria eta gidoilaria: Lou Ye
Argazkilaritza: Wong Yuk (K)
Musika: Jörg Lemberg
Interpreteak: Zhou Xun, Jia Hongshen, Yao Anlian, Nai An, Zhongkai Hua
Hizkuntza: J. B mandarin txineraz; azpitituluak gazteleraz.
Iraupena: 79 min.