Aurreko edizioetan bezala, gure zinematekaren saioa Filmotekaren Artxiboan materiala utzi duten zaletuen errekonozimendura bideratzen da batez ere, horrela mugimenduan dagoen irudiaren ondare historikoa aberasten lagunduko baitute. Saio honetan, azken urtean Artxibo Filmografikoan jasotako gordailuen zatiak proiektatuko dira. Fidel Goroskietak, Aurora Gorosquietak, Daniel Gemberok, Myriam Martinez-Bayarrik, Pedro Valenciak, Alberto Echartek, Raquel Aldunatek, Rosa Jimenok eta Mª Lina Pérezek filmatu edo utzitako filmazio zatiak erakutsiko dira.
Gutxi gorabeherako iraupena: 50 min.
Josetxo Fernández de Ortegaren eskutik zuzeneko piano musikaz lagundutako film silentearen muntaia emanaldia.