100 años de cine y patrimonio en 16 mm-ko erakusketarekin batera, 16 mm-tan filmatua Zikloak zeluloidearen erabileran murgiltzen gaitu. Erakusketa honetan Artxibo Filmografikoaren lan zinematografikoak proiektatzen ditugu, bere ekoizpen urtea kontuan hartu gabe. Esperientziaren funtsa proiekzio fotokimikoan datza,jatorrizko formatuan, filmatu ziren artxiboen magia eta xarma zainduz.
Lehen saio honetan, hainbat garai eta lekutara garraiatuko gara. Fábrica de Calzados López y Cía filmak Iruñeko bihotzean zegoen oinetako-fabrika zaharraren historian murgiltzen gaitu (M.J. López Chaparteguik Artxiboan gordailutua). Errea Múgica gordailuak 20ko hamarkadara garamatza, eta Filipinetako espainiar kolonia batean erakusten digu bere bizitza, 16 mm-ko kamera batek grabatuta. Azkenik, Pelotari-k ( Joaquín Almoguerak Artxiboan gordailutua) garaiko kirolari ospetsuen bitartez pilota jokoaren modalitate ezberdinetan murgiltzen gaitu. Fábrica de Calzados López y Cía eta Errea familiaren filmek zuzeneko pianoa izango dute lagun, eta Pelotari jatorrizko soinuarekin proiektatuko da.
Aurkezlea: Patricia Goroskieta (Nafarroako Filmotekako Artxiboa).