Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Sonido Pamplona + Diego Vasallo

Urtarrilaren 12a, ostirala
19:30ean

Sonido Pamplona (Espainia, 2015)
 
Sonido Pamplona 80ko hamarkadaren amaieran Iruñean agertu zen musika-eszena oso zehatz bat erretratatzeko interesa duen dokumentala da. Dokumentu honek “Los Bichos” taldea, Josetxo Ezponda liderra eta “Color Hits”(1989) bere lehen Lpa hartzen ditu abiapuntutzat. Talde honen eraginpean, talde berriak sortuko dira (horren adibide izango dira “Ritual de lo Habitual”, ordura arteko musika-ildo nagusiarekin hausteko irrikaz dauden gazteek osatuak. Horrela, musika eta estetika konplexuak galduz, ordura arte  hirian ohikoak ez ziren abesti eta konposizioekin ausartuko dira. 90eko hamarkadaren erdialdean Pamplona/Iruñean, Nafarroako hiriburuan, sortutako indie eszena txiki baina polita erretratatzen da. Urte gorabeheratsuak, pegatinaz eta intsumisioaren aldeko maniz beteak, pilotakadak eta  lasterketak. Alde Zaharreko kaleetan, pitufoak San Lorentzo izkinan geldirik, kontzertuak eta garagardoak Terminal, Zulo edo Donegal tabernan eta oso disko onak.
 
 
Diego Vasallo, la posteridad para más tarde (Espainia, 2023)
 
Diego Vasallo, la posteridad para más tarde, diziplina anitzeko artista honen sormen prozesuaren intimitatean sartzeko aukera  ematen digun dokumentala da. Nahiz eta bere alderdirik ezagunena musikala izan, Duncan Dhu donostiar talde arrakastatsuaren partaidea izan zen, Vasallok urteak daramatza beste arte batzuk lantzen, hala nola pintura, komikia edo poesia. Eskuzabaltasunez, bere etxeko eta pintura estudioko ateak irekiko dizkigu eta, horri esker, artista gisa egunerokotasunean ematen dituen pausoei jarrai diezaiekegu, dela oihalaren aurrean, dela abestiak sortuz.
 
 
Aurkezpena eta elkarrizketa:  Beatriz Echeverría eta Diego Vasallo

Sonido Pamplona (Espainia, 2015)
 
Zuzendaria eta gidoilaria:  Beatriz Echeverría
Parte hartzeak: Juan Maravi, Edu Ugarte, Fermín Göo, Santi Echeverría, Javier Moya, Diego Garralda, Fernando F. Garayoa, Hans Krüger, Charlie 'El Bicho', Ruperto Mendiry, Julio Ruiz, Andrés Mendiri, Alex Díez, Pedro Usanos, Iñaki Echandi, Tito Navarro, Germán Ormaechea, Germán Carrascosa, Alberto Arteaga, Patricia de la Fuente, Alberto Bonilla, Jaime Cristóbal, Juan de Pablos.
Iraupena: 45 min.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz
 
 
Diego Vasallo, la posteridad para más tarde (Espainia, 2023)
 
Zuzendaria eta gidoilaria:  Beatriz Echeverría
Iraupena: 63 min.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 4a, osteguna, 19:30ean
Películas de archivo en 16 mm

Urtarrilaren 11, osteguna, 19:30ean
Gorria - IMESA - Trashumancia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.