Benetako gertaera batean oinarritutako Imanol Uriberen film luzeak ondorio nabarmenak izan zituen Espainiako trantsizio politikoko garaian. Imanol Arias aktorea ospera eraman zuen filma izan zen, zeinak, Mikelen papera egiten duen. Mikel Lekeitioko farmazeutiko gazte bat da, homosexuala eta ezker abertzale euskalduneko militantea, inguruabar arraroetan hilda agertzen dena. Istorioa bere hileta unetik atzerako jauziak eginez kontatzen da.
Filmak ezker abertzaletasun erradikala eta homosexualitatea jorratzen ditu, zentsura frankistak ordura arte betatuta zituen bi gai. Baina irakurketa politikotik at, filmak, funtsean, euskal gizartean zegoen intolerantzia gogor salatzen du. Uriberen zuzendaritza nabarmen da zuzena eta, baita, Javier Aguirresarobe eibartarraren erretratu bikaina ere. Hainbat une nabarmentzen dira, horien artean, Athletic de Bilbao taldeari abestutako eresiak homosexualen tabernan, jaien irudiak Lekeitioko portuan edota kanonek agintzen duten gisan Guardia Zibilak desegindako manifestazioarenak.
Espainia, 1983
Zuzendaria: Imanol Uribe.
Ekoizlea: Imanol Uribe, Xabier Aguirresarobe (Aiete Films SA/ Cobra Films/ José Esteban Alenda SA).
Gidoia: José Angel Rebolledo, Imanol Uribe.
Argazki zuzendaria: Xabier Aguirresarobe (C.).
Musika: Alberto Iglesias.
Muntaketa: José Luis Peláez.
Interpreteak: Imanol Arias (Mikel), Monserrat Salvador (Doña María Luisa), Xabier Elorriaga (Iñaki), Daniel Dicenta (Inspector), Fama (Fama), Amaia Lasa (Begoña), Ramón Barea (Jon Uriarte), Martín Adjemian (Martín), Juan María Segues (Don Jaime), Alicia Sánchez, Javier Villalba, Carmen Chocarro, Iñaki Merino, Paco Sagarzazu.
Iraupena: 84 min.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):
Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.