Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cortometrajes de Adela Medrano

Martxoaren 21a, osteguna
19:30ean

Arrazoi bat baino gehiago dago Adela Medrano (Bartzelona, 1935) zinemagilearen izena inork ez ezagutzeko. Frankismoaren amaierako film labur dokumentalaren barruan bere ibilbidea garatu zuen emakume bati buruz ari gara. Hau akademiak eta historiografiak urteetan zehar genero txikitzat sailkatutako eremua da. Horri gehitu behar diogu Carlos Saura bee lehen senarraren bizitzan orri-oinean ohar huts bihurtu izana. Lotura hori Aragoiko zinemagilearen karreraren hastapenetan eta abiatzean  sortu zen, eta, beraz, bere senarraren arrakastapean lurperatu zuten.
 
1969an dibortziatu ondoren, Medrano Luis Enrique Toránek sortutako Cinecorto ekoiztetxeko plantillan sartu zen. Bertan, bee zenbait kideren ekoizpenak muntatzeaz arduratu zen, eta, filmatzeko teknikak menderatuta, bera hasi zen ekoiztetxera iristen ziren enkargu industrialak eta publizitatekoak zuzentzen. Bere lanak Zinema Industrialaren Lehiaketa Nazionalaren hurrengo edizioetan sarituak izan ziren. Lortu zituen errekonozimendu ugarien artean, 1972ko Zinema Industrialeko Lehiaketan Lehen Saria lortu zuela nabarmendu dezakegu …hala da! ( Luis Enrique Torán eta Adela Medrano, 1972), ondoren, Lehen Saria eskuratu zuen Las calidades de la vida  (Adela Medrano, 1974) lanagatik, Lehen Saria ere eman zioten Esculturas para un paisaje (1975) eta Radio Zaragoza Saria irabazi zuen Arte de agricultura (Luis Enrique Torán, 1976). Zinemagileak arlo horretan izan zuen arrakastaren ondorioz, Conseil de Federations Industrielles d’Europe erakundeak antolatutako Internationel du Film Industriel XIII. Jaialdiko presidentea ere izan zen.
 
Medranok, errealizadore gisa aritzeaz gain , karrera akademikoa izan zuen. Bere lizentziatura-memoria dokumentalgile ingelesei  eskaini zien, berak dokumentalari eskaintzeko inspiratu zuten zinemagileei. Ondoren, ikerketa hori Un modelo  de información cinematográfica: el documental inglés  izeneko liburuan argitaratuko zen. Era berean, Informazio Zientzietan doktoratu zen lehen emakumea izan zen Espainian, 1983an, La enseñanza universitaria de la realización cinematográfica en la Universidad Complutense, doktore-tesiaren defentsarekin. Bertan, irakasle karrera egin zuen 1972tik, Errealizazioaren Teoria eta Teknikako irakasle, unibertsitate-zentro horren lehen promozioan parte hartu ondoren.
Las calidades de la vida (1974) 28 minutu.
 
Esculturas para un paisaje (1975) 25 minutu.
 
Entrevista a Adela Medrano (2023) 12 minutu.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 4a, astelehena, 18:00ean
Las dos caras de la justicia

Martxoaren 7a, osteguna, 19:30ean
Manipulación: Sexo, cámara, poder

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.