Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Entre el amor y el pecado

Apirilaren 12a, ostirala
19:30ean

Daisy Kenyon publizitate agentzia baten sortzailea da, maitasunezko triangelu batean harrapatuta bi gizonekin, bata itxaropenik gabe maite duena eta bestea maitatu ezin duena. Amodiozko abentura batean dabil Dan O’Mara abokatu ezkonduarekin, baina honek ez du bere emaztea uzteko asmorik. Peter Lapham sarjetua ezagutzen du, berarekin maitemintzen den gizon jatorra. Danenganako sentimenduak izanda ere, Daisyk badaki Peterrek nahi duen bizitza segurua eman diezaiokeela, eta  berarekin ezkontzea onartuko du. Baina Dan bere emaztearengandik dibortziatzen denean, Daisy bere betebeharren eta nahien artean harrapatuta geratuko da.
 
Elizabeth Janewayren eleberrian oinarrituta eta gerraosteko New Yorken girotuta, filmak maitasunari, konpromisoari eta bere burua aurkitzeari buruzko gaiak aztertzen ditu pertsonaien emozio-konplexutasunen erdian.
 
Aurkezlea: Miguel Ángel González
Entre el amor y el pecado (Daisy Kenyon, AEB, 1947)
 
Zuzendaria: Otto Preminger
Gidoia: David Hertz. Eleberria: Elizabeth Janeway
Argazkilaritza: Leon Shamroy (Z/B)
Musika: David Raksin
Interpreteak:  Joan Crawford, Dana Andrews, Henry Fonda, Ruth Warrick, Martha Stewart, Peggy Ann Garner, Connie Marshall, Nicholas Joy, Art Baker
 
Hizkuntza:  J.B. ingelesez; azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 99 min.
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 19a, ostirala, 19:30ean
Mi primo Vinny

Apirilaren 26a, ostirala, 19:30ean
Roman J. Israel, Esq.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.