Teknologia berriek XIX. mendeko erloju-hiria eraldatzen dute Suitzan. Josephinek, lantegi bateko langileak, sortuko du erloju mekanikoaren bihotzean biraka dabilen istilu-gurpila. Dirua, denbora eta lana antolatzeko modu berrien eraginpean, erlojugile anarkisten tokiko mugimenduan murgiltzen da, non Pyotr Kropotkin bidaiari errusiarra ezagutzen duen.
Pertsonaia protagonistarekin, Josephine, zinemagilearen amonarengan berarengan inspiratua, pelikulak, irudi liluragarri eta zehatz batzuen bidez, Suitzako haran txikia mugimendu anarkista hasiberriaren erdigune bihurtu zuten gertakari historikoak aurkezten dizkigu, XIX. Mendearen bigarren erdian.
Aurkezlea: David Arratibel