Michel Poiccard Bogart miresten duen zinemako figurante ohia da. Marseillan Parisera joateko auto bat lapurtu ondoren, poliziaren motorista bat hilko du. Egin berri duenagatik damurik gabe, bidaia jarraituko du. Parisen, lagun bati dirua lapurtu ondoren, Patriciaren bila abiatuko da, idazle izan nahi duen gazte burges amerikar bat, eta Champs Elysees-en New York Herald Tribune saltzen duena. Sorbonan matrikulatu eta egunen batean egunkari horretan idaztea ere amesten du. Europan Amerikan ezagutu ez zuen askatasuna aurkitu zuela uste zuen. Michelek ez daki polizia bere bila dabilela motoristaren heriotzagatik.
Jean-Luc Godarden zine debuta Nouvelle Vague mugimenduaren sorrerako filma da, zinemaren historian mugarri izan zena. Muntaketa etena bezalako teknikekin berritu zuen, konbentzio zinematografikoei aurre eginez. Pertsonaia antiheroikoek eta gai existentzialen azterketak funtsezko obra bihurtzen dute.
Zilarrezko hartza lortu zuen Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 1960ko edizioan.
Aurkezleak : Javier Torrens eta Alberto Cañada