Turkiako lekurik ezkutuenean kartzela bat dago, non presoak errealitatetik isolaturik bizi diren. Egun batean, bost presok astebetez etxera joan daitezkeela jakin dute. Baimen hori hasieran pozgarria izan arren, zailtasunez eta arriskuz betetako bidaia hasiko da. Pertsonaia bakoitzak bere arazoak ditu, fobiak, nostalgiak…eta okerragoa dena, bat-batean kanpoko munduari aurre egiteko berezko zailtasuna.
Yilmaz Güneyk idatzi eta zuzendu zuen El camino, ustezko delitu politikoengatik kartzelan zegoen bitartean. Turkiako diktaduraren aurkako kritika jorratzen du, tradizio arkaikoak eta gizabanakoaren askatasuna mugatzen duen kultura nabarmenduz. Garaiko gizarte turkiarraren erretratu baten bidez, desberdintasunetik diskriminazioaraino, filmak istorio hau kontatzeak ekarri zuen arriskua eta kemena azaltzen ditu, Turkian debekatzea eragin zuena.
1982an Urrezko Palma eta FIPRESCI Saria eskuratu zituen Cannessen.
Aurkezlea: José Félix Collazos