Elio Perlman 17 urteko gaztea 1983ko uda bero eta eguzkitsua igarotzen ari da gurasoen landetxean, Italiako iparraldean. Musika entzuten, liburuak irakurtzen eta igerian ematen du denbora, harik eta aitaren laguntzaile amerikar berria etxe handira iristen den arte. Oliver xarmagarria da, bere buruaz seguru eta erakargarria. Laster hasiko dira biak txangoan elkarrekin ateratzen, eta udak aurrera egin ahala, bikotearen elkarrenganako erakarpena biziagoa izango da.
Call Me by Your Name André Acimanen izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Bere argazkiak Italiako paisaien edertasuna eta 1980ko hamarkadako giroa jasotzen ditu, fintasunez eta sentikortasunez. Soinu-bandaz, Sufjan Stevensen Mystery of Love abestia barne, filmaren giro hunkigarria osatzen du.
Filmak sari eta errekonozimendu ugari irabazi zituen 2017an kaleratu zenetik. Aipagarrienen artean, Oscar sari bat eta Egokitutako gidoi onenaren BAFTA sari bat eta Film dramatiko onenaren Urrezko Globo bat daude.
Aurkezlea: José Félix Collazos