Raf eta Julie, haustear dagoen bikotea, larrialdietan daude asfixiaren ertzean, “txaleko horien” Parisko manifestazio baten gauean. Yann manifestari zauritu eta haserrearekin elkartzeak bere ziurtasun eta aurreiritziak hamaika zatitan leherraraziko ditu. Kanpoan, tentsioak gora egiten jarraitzen du. Ospitaleak, presiopean, ateak itxi behar ditu. Langileak gainezka daude. Gaua luzea izango da.
Valeria Bruni Tedeschi, Solo las bestias eta La casa de verano pelikuletan egindako rolengatik ezaguna, eta Marina Fois, As Bestas-en nabarmendu dena, dira Parisko txaleko horien manifestazioen atzealdean dagoen film honetako protagonistak.
Cannesen, filmak Aktore Onenaren saria jaso zuen Marina Foisentzat, eta Gijongo nazioarteko Zinemaldian, berriz, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Gidoi Onenaren Saria.
Aurkezlea: Eduardo Carrera B.