Zein da garai guztietako koadrorik garestienetako baten salmentaren atzean dagoen istorioa, Leonardo da Vinciren Salvador Mundi izenekoa? Trhiller erritmoan kontatutako dokumental honek enkantearen , katalogazioaren eta egungo artearen merkatuaren sekretuak azaltzen ditu.
Da Vinci a subasta (izenburu horrekin ere ezaguna da dokumental hau) globalizazioari buruzko historia modernoa da, artearen munduko sekretu arakatugabeak aztertzen dituena eta koadro batek interes geopolitiko eta pertsonaletan izan dezakeen eragina aztertzen duena. New Yorkeko enkante-etxeen, Da Vinci artistarengan aditu ezagun baten, Suitzako bitartekari oportunista baten, oligarka errusiar baten , Parisko Louvreren eta printze arabiar baten arteko loturak aztertzen ditu. Ibilbide liluragarria diruaren, boterearen eta engainuaren ezkutuko bidezidorretan zehar artelan zalantzagarri honen atzean.
Aurkezlea: Pedro Luis Lozano