1941,Zonguldak (Turkia). II Mundu Gerraren uztarri astunaren pean, eta lege berezi batek agindutako baldintzetan, 15 eta 65 urte bitarteko gizon guztiek meategietan lan egiteko betebeharra dute. Hogei urte inguruko bi poeta, Muzaffer eta Rüstü, egoera nahasian daude. Bere ametsik handiena Varlik literatur aldizkari ospetsuan bere poemak argitaratu eta ospea lortzea da. Bitartean, Behçet, Zoguldakeko bigarren hezkuntzako institutu bateko literatura irakaslea, da ulertzen, babesten eta adiskidetasuna lantzen duen pertsona bakarra. Poeta gazteek ezagutuko dute Suzan, hiriko enpresari aberats baten alaba, eta liluratuta geratuko dira haren edertasunarekin. Biak ados jarriko dira: bakoitzak poema bat idatziko du Suzanek irakur dezan; neskari gutxien gustatzen zaion konposizioaren egileak bidea libre utzi beharko du.
Yilmaz Erdoganek melodrama hau idatzi eta zuzentzeaz gain, aktore gisa ere parte hartzen du Behçet Necatigil poeta, irakasle eta talentu gazteen sustatzaile garrantzitsuaren rolean.
Film honek hainbat sari jaso zituen nazioarteko hainbat jaialditan, eta musika izan zen sarituenetako bat.
Aurkezlea: Patxi Benavent.