Pelikula eman baino lehen, Jesús Angulo, “Los paraísos perdidos. El cine de Ana Díez” liburuaren egileetariko bat, solasaldian izango da omendutako Tuterako zinegilearekin, eta labur-labur errepasatuko dute haren filmografia eta narrazio zinematografikoarekiko duen ezinbesteko harremana; izan ere, horiek dira Nafarroako Filmotekak eta Euskadiko Filmategiak batera argitaratutako liburuaren arrazoi nagusiak.
Jesús Angulo Nosferatu zine-liburuen bildumako Errealizazio Batzordeko kidea da. Besteak beste, honako hauen inguruko liburuak idatzi ditu: Ferrnando Fernán-Gómez, Pedro Olea, Imanol Uribe, Javier Aguirresarobe, Elías Querejeta, Montxo Armendáriz, Antonio Mercero, Julio Medem eta Mariví Bilbao.
SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)
Urriaren 3a, asteazkena, 20:00etan.
Elvira Luz Cruz, pena máxima
Urriaren 11, osteguna, 20:00etan.
Ander eta Yul
Urriaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Todo está oscuro
Urriaren 25a, osteguna, 20:00etan.
La mafia en la Habana
Azaroaren 8a, osteguna, 20:00etan.
Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan
Azaroaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Galíndez
Azaroaren 22a, osteguna, 20:00etan.
Paisito
Azaroaren 22a, osteguna, 20:00etan.
Madrid, mon amour