Filimonov da protagonista, I. Mundu Gerran bere nagusien kanoikada bat jaso zuenean Alemaniako soldadu batekin bere zaintza-postuan zigarro bat adiskidetasunez partekatzeagatik, oroimena galdu zuen ofizial ohia. Urteak joan dira, gerra amaitu zen eta iraultzaren ondoren aro sozialista iritsi zen. Filimonovek, bitartean, gertatu denarekin zerikusirik ez duen tren-geltoki batean egiten du lan. Baina, orduan , egun batean, bere emaztea ezagutuko du tren batean , eta oroimena itzuliko zaio. Berreskuratu nahi duenez, San Petersburgora joango da, herrialdeak jasan dituen aldaketa guztien berri izan gabe.
Aro mutuko azken urteetan egina, Las ruinas de un imperio Sobietar Batasuneko zinemaren klasiko txiki horietako bat da, ez bere garrantzi historikoagatik, baizik eta bere kalitate ukaezinagatik azaleratu egin dena. Sinbolismoz beteriko obra da, eta propaganda komunistaren beste lan bat bezala uler daiteke, baina baita sozialismoari buruzko satira bezala ere.
Zuzeneko piano akonpainamenduarekin Bernardo San Martinen eskutik