La cosa vuestra (Espainia, 2018)
Sanferminetako aurpegi ezkutu eta surrealistenera bidaia. Batez ere emakumeen eta zezenen aurka egindako indarkeriaren aurrean ahaldunduko duen hausnarketa. Dibertsioa eta tremendismoa, kanibalismo ikonografikoan jardunez. Zer bihurtu dira eta nora doaz San Fermin Jaiak? Bideogerrilla honek Nafarroako idiosinkrasiaren deriba heterodoxoak, ikuspegi basatiak eta taupadak erakusten ditu, “videomaquia”-tik eta “risastencia”-tik. Iruñeko unibertso estetiko, errituala eta kulturalaren bermuntaketa kritikoa.
Tránsitos (Espainia, 2024)
Tránsitos Sanferminetako jaia super 8an filmatzeko desiotik sortu zen. Iruñea antzoki bat da, non jende guztia zuriz eta gorriz janzten den, eta non badirudi denak zezenaren arnasketaren inguruan biratzen duela: Mundu baten gainbeheraren eta beste baten jaiotzaren erretratua.
Aurkezlea: Itsaso Echeverría