Elvira Luz Cruz 26 urteko emakume mexikarraren kasua kontatzen du dokumentalak. 1982ko abuztuaren 9an, konorterik gabe aurkitu zuten emakumea bere lau seme-alaben hilotzen ondoan. Gertaera horren ondorioz, betiko kartzela zigorra ezarri zioten. Kasu horren inguruko pertsonen testigantzak jasotzen ditu filmak, hala nola Ajuscoko bizilagunenak, haurren aitarena, amaginarrebarena, psikologoarena eta abokatu defendatzailearena. Era berean, dokumentalak agerian uzten ditu epaiaren balioa zalantzan jartzen duten zenbait kontraesan.
Mexiko, 1985
Zuzendaritza: Dana Rotberg, Ana Díez
Ekoizpena: Centro de Capacitación Cinematográfica
Gidoi: Dana Rotberg, Ana Díez
Argazkia: Eduardo Herrera, Sergio Gómez (C)
Muntaketa: Dana Rotberg, Ana Díez
Personajes entrevistados: Mireya Toto, Mª Concepción Fernández
Iraupena: 44 min.
Hizkuntza:J.B. gaztelaniaz
SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)
Urriaren 3a, asteazkena, 20:00etan.
Topaketa honako honekin Ana Díez
Urriaren 11, osteguna, 20:00etan.
Ander eta Yul
Urriaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Todo está oscuro
Urriaren 25a, osteguna, 20:00etan.
La mafia en la Habana
Azaroaren 8a, osteguna, 20:00etan.
Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan
Azaroaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Galíndez
Azaroaren 22a, osteguna, 20:00etan.
Paisito
Azaroaren 22a, osteguna, 20:00etan.
Madrid, mon amour