Dokumental honek musikako kondaira handienetako batzuekin batera aritu diren koristen historia ezezaguna kontatzen du. Artxiboko metrajearekin eta soinu-banda paregabe batekin batera, dokumentalak Bruce Springsteen, Stevie Wonder, Mick Jagger edo Stingekin egindako elkarrizketak biltzen ditu, besteak beste. Koristak jomugatik haratago dagoen mundu batean bizi dira. Euren ahotsek musikako talde ezagunenak harmonizatzen dituzte, baina inoiz ez dakigu nor diren kantari hauek edo zein bizitza daramaten, orain arte. Koristen figurari omenaldia. Koristak beti daude bigarren maila batean, baina artistak distira egin dezan beharrezkoa den harmoniari ekarpena egiten diote.
A 20 pasos de la fama, Sundance Jaialdian aurkeztu zen, Donostiako Zinemaldian, eta In-Edit Beefeater Bartzelonako Musika Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdi ospetsuan, geroago Dokumental Onenaren Oscarra irabazteko. Film hau Goya sarietarako izendatu zuten jatorrizko gidoi onenagatik.
Aurkezpena: Ana Herranz Dorremochea