Israelek 2014ko uztaila eta abuztua bitartean Gazako zerrendaren aurka egindako erasoan filmatutako dokumentala. Filmak hamar umeri jarraitzen die, bonben arteko eguneroko bizitza nolakoa den eta gerraren izugarrikeria gainditzeko eta euren bizitzei normaltasun pixka bat emateko nola borrokatzen duten kontatzen dutenak. Haiek dira hildako 507 haurren eta Israelen “ Defentsa-marjina” erasoaldiak utzitako 3.000 zaurituen bozeramaileak.
Hernan Zinek zuzendutako lana Olmo Figueredo sevillarrak, Jon Sistiaga kazetariak eta Bebe abeslariak ekoitzi dute. Israel eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko kontakizun gogor eta hunkigarria da, eta , aldi berean, poetikoa. Hernán Zin (Buenos Aires, 1971) gerrako erreportaria, idazlea, zinemagilea eta ekoizlea da. Pobrezia, giza eskubideak, gatazka armatuak eta ingurumena ditu ardatz.
Dokumental honek 8 hautagaitza lortu zituen 2014ko Goya sarietan eta Dokumental onenaren izendapena.
Aurkezlea: Lidón Soriano