Garai ilunak Txinako antzinako inperioan. Dragoiek, antzina gizakien adiskide eta aliatu jakintsuek, urteak daramatzate jazarririk eta kaiolaturik. Gotorleku urrun batean , neska gazte batek azken herensuge biziari gatibualditik ihes egiten laguntzen dio, eta abentura izugarri batean elkartzen zaio, bere altxorrik preziatuena berreskuratzeko: azken herensuge-arrautza, hilezkortasuna lortzeko bertan dagoen boterea nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Enperadorearen ejertzitoek jazarrita, bikote bitxia Txinan barrena bidaia zoragarri batean murgilduko dira, non elkarrekin hazten eta bata bestearengan konfiantza izaten ikasiko duten, etsaiak garaitzeko eta dragoien leinuaren biziraupena bermatzeko.
Mugak hausteko sortzen diren istorioak daude , eta Guardiana de dragones horietako bat da. Pelikula hau Espainiaren eta Txinaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta zinema-proiektu bat baino gehiago da: sormenak ikuspegi orokor batekin bat egiten duenean gertatzen denaren adibidea da.
Aurkezleak: Pablo Castrillo eta Javier Celay