Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Human Trial

Urriaren 19a, larunbata
19:00

The Human Trial-ek, hamarkada bat baino gehiagoz garatua, entsegu kliniko berritzailea jarraitzen du, titularretatik haratago doana, sendaketa iraultzaile bakoitzaren atzeko ahalegina, grina eta sakrifizioak erakusteko. 1 (T1D) motako diabetesaren karga fisiko eta finantzarioak jasan dituzten pazienteen istorioak eta tratamenduak berritzeko borroka gorpuzten duten ikertzaileenak lotzen ditu filmak. Lisa Hepner zuzendariak –zeinaren T1D diagnostikoak berak sendabide baten bilaketa bultzatzen baitu- bi mundu horien arteko zubi gisa jokatzen du, eta saiakuntza klinikoa da narrazioaren ardatza.
 
 “Diagnostikatu nindutenean, sendabidea bost urtetan iritsiko zela esan zidaten. Baina itxaroten jarraitzen dut, eta orain gaixotasun honen epe luzerako konplikazioei aurre egiten diet, asko baitira. Iaz, 6,7 milioi pertsona hil ziren diabetesaren ondorioz; kopuru hori Madrilgo biztanleriaren edo Utah eta Conneticuteko populazio konbinatuaren baliokidea da. Hala ere, benetako itxaropena dago zerumugan. Filmatzen hasi eta zortzi urtera, zientzia funtzionatzen ari da!” (Lisa Hepner)
 

I+G+B - SINAIko Nafarroako Sistemako ikertzaileek aurkeztu eta parte hartuko dute solasaldian.
Ensayo clínico (The Human Trial, AEB, 2022)
 
Zuzendaritza eta gidoilaritza: Lisa Hepner, Guy Mossman
Gidoilaria: Lisa Hepner
Musika: Miriam Cutler
Argazkilaritza: Guy Mossman (K)
Parte hartzaileak: Lisa Hepner, Guy Mossman, Kevin D'Amour, Paul Laikind, Gregory Romero, Eugene Brandon, Howard Foyt, Michael Scott, Maren Badger
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez; azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 91 min.
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 2a, larunbata, 19:00
Naves misteriosas

Azaroaren 9a, larunbata, 19:00ean
Robot dreams

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.