Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Tasio + Carboneros TAFALLA

Urriaren 30a, asteazkena
19:00

 1984an, Tasio filmak harritu egin zituen Donostiako zinema jaialdiko kritikariak. Montxo Armendárizen lehen film luzeak Zilarrezko Maskorra lortu zuen, eta Espainiako egunkari guztietan kritika on ugari jaso zituen. Elías Querejeta ekoizlearen eskutik, zinema nafarraren zuzendari honek Lizarra inguruko ikazkin apal baten istorioa fikziora eramatea lortu zuen.
Hiru urte lehenago, Armendárizek Carboneros de Navarra film labur dokumentala zuzendu zuen, benetako Tasio oinarri hartuta, hau da, Anastasio Ochoa. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeak finantzatuta zegoen film horretan, desagertzear zeuden ogibidea eta bizitzeko modua jaso ziren. Hortik sortu zitzaion film luzearen lehen proiektua egiteko ideia. Ideia horrekin Espainiako zenbait ekoiztetxetara jo zuen, baina ez zuen arrakastarik izan. Baina Elías Querejetak zuzendari gaztearen aldeko apustua egin zuen, eta proiektu hartan luxuzko taldea sartu zuen, hala nola José Luis Alcaine argazki-zuzendaritzan, Ángel Illarramendi konpositorea, Gerardo Vera arte-zuzendaritzan eta Pablo del Amo muntaketan. Talde artistikoan, Patxi Bisquertek askatasuna galdu nahi ez zuen gizon tematiaren rola interpretatu zuen.
30 urte geroago, Filmotekak filma gogorarazi nahi du, Nafarroako zinemaren historian mugarria izan zen eta.
Tasio (Espainia, 1984)

Zuzendaria eta gidoilaria: Montxo Armendáriz.
Argazki-zuzendaria: José Luis Alcaine
Musika: Ángel Illarramendi.  
Interpreteak: Patxi Bisquert, Isidro José Solano, Garikoitz Mendigutxia, Amaia Lasa, Nacho Martínez, José María Asín, Paco Sagarzazu, Enrique Goicoechea, Elena Uriz, etc.
 
Iraupena: 96 minutu.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
 
Nafarrako Ikazkinak
(Espainia, 1981)
 
Zuzendaritza eta gidoia : Montxo Armendáriz
Argazkia : Xabi Otero (C)
Músika: Esteban Elizondo.
Muntaketa : Fernando Larruquert
Agertzen diren pertsonak: Urbano Egozkue, Mariano Errazkin, Narciso Galdeano, Francisco Idiazabal, Cruz Linzoain, José Angel Linzoain, Tasio Otxoa, Ceferina Toral, Juan José Toral, Tomás Torral y José Zenoz.
 
Hizkuntza: J.B. euskera eta gaztelaniaz, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 25 min.
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 28a, astelehena, 19:00
Tasio ALSASUA

Azaroaren 10a, igandea, 17:00
D’Artacán y los tres Mosqueperros - ESTELLA

Azaroaren 13a, asteazkena, 19:00
Mon père, le diable - TAFALLA

Azaroaren 17a, igandea, 19:00ean
Ama-Das - AOIZ

Azaroaren 18a, astelehena, 19:00ean
Robot dreams - ALTSASU

Azaroaren 21a, osteguna, 20:00
Mon père, le diable - ESTELLA

Azaroaren 22a, ostirala, 19:00
Anwar (lleno de luz) - BURGUETE

Abenduaren 11, asteazkena, 19:00ean
Robot dreams - TAFALLA

Abenduaren 13a, ostirala, 19:00
Tasio - BURGUETE

Abenduaren 15a, igandea, 19:00ean
Robot dreams - AOIZ

Abenduaren 16a, astelehena, 19:00
Mon père, le diable - ALTSASU

Urtarrilaren 20a, astelehena, 19:00
Living Kultur - Alsasua

Urtarrilaren 24a, ostirala, 19:00
Living Kultur - BURGUETE

Urtarrilaren 26a, igandea, 19:00
Living Kultur - AOIZ

Otsailaren 16a, igandea, 19:00ean
El que no ve + Why - AOIZ

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.