Gloria Swensonek, gangster baten neska-lagun ohiak, bere auzokideen semearen ardura hartu behar du, bat-batean, mafiak odol hotzean erailak. Gloria eta mutikoa, informazio baliotsua duena, mafiosoen helburu nagusi bihurtuko dira, eta New Yorkeko kaleetan barrena ihes egin behar izango dute.
1980ko Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia irabazi zuen eta urte horretan bertan Óscar sarietarako izendatu zuten Gena Rowlandsen interpretazioagatik. Filmak bere bi protagonistek New York hirian zehar izan zuten etsipen eta ezinezkotasuna aurkezten du. Filmak hiriaren erretratu eder eta malenkoniatsua marrazten du, Fred Schulerren kamerari eta Bill Contiren soinu-bandari esker.
Estreinatu ondoren, filma klasiko bihurtu zen berehala, eta John Cassavetesen lanik gogoratuenetako eta maitatuenetako bat izan zen, Ipar Amerikako zinema independente baten aita eta bere garaiko gizartearen eta hiri-paisaien kronista handia.
Aurkezlea: Miguel Zozaya