Berauniko /Plenilunio en Garralda (2024)
Garraldako gaueko paisaian ilargi beteko gau batean egindako film laburra, Anaia Ginések beti aipatu eta gogoratzen zuen txoko bera.
Oko Warao: gente de curiara (1986)
Caracasko Udalbatzak 1986an saritu zuen filmak, Kultura eta Antropologia Arloko Aipamen Berezia jaso zuen, eta, ordutik, munduko hainbat bazterretako zientzia-eta kultura-ekitaldi, erakusketa eta jaialdi ugaritan parte hartu du.
La Salle Zientzia Elkarteko ikertzaileek bildutako artxiboetako materiala (7.200 film-oin, argazkiak eta musika-grabazioak) berreskuratzea ahalbidetu zuen ekimen garrantzitsu bat da, Elkarte horren presidente fundatzailea zen Anaia Ginésen koordinazio orokorrarekin, 1952. eta 1954. Urteetan Orinocoko Deltara egindako bi espedizio zientifiko biltzen ditu. Ordura arte (30 urte baino gehiago ) artxibatutako materiala , jendearentzako sarbiderik gabe.
Produkzio hau Beatriz Bermudez eta Bernarda Escalante ICASeko antropologoek eta La Salle Fundazioko Antropologia eta Soziologiako Karibeko Institutuak egin zuten , eta Librado Moraleda warao maisuaren parte-hartzea izan zuten gidoia egiteko eta waraoz erabat kontatutako bertsioa egiteko.
Filmaren edukia eta egitura narratiboa publiko orokorrari zuzenduta egon arren, eta bereziki waraoei (horri esker, irakaskuntzako hedapen -eta laguntza-programetan erabil daiteke) interes handikoa da hainbat arlotako ikertzaile espezializatuentzat.
Oskar Alegría eta Beatriz Bermúdezek aurkeztutako eta komentatutako Saioa.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Abenduaren 11, asteazkena, 19:30ean
Xabier Garretaren mendi zinema
Abenduaren 18a, asteazkena, 19:30ean
Contadores + Por fin me jubilo + Tito
Abenduaren 26a, osteguna, 19:30
Navarra Shortzinema
Urtarrilaren 2a, osteguna, 19:30ean
Xabier Garretaren mendi zinema