Varsovia, 1967, Rożek idazlea agente komunista da, eta haren maitale eder eta gaztea den Kamila konbentzituko du Warczewski idazle iraultzailea zelatatzeko. Neskak idilioa hasiko du, eta idazleak literaturaren mundura hurbilduko du, bien artean pixkanaka maitasuna sortzen den bitartean. Rożek-ek neska galtzen ari dela sentitzen duenean, biei mehatxu egingo die, eta Warczewski-ri azalduko dio Kamilak zerbitzu sekretuentzat lan egiten duela. Benetako gertaeretan oinarritzen da. Erakusketa melodramatiko honetan erakutsiko da nola gobernuko agenteak infiltratzen ziren eta idazle eta artista taldeen inguruko informazioa ematen zutela.
Polonia, 2010
Zuzendaritza: Jan Kidawa Blonski.
Gidoia: Jan Kidawa Blonski, Maciej Karpinski.
Ekoizpena: Monolith Films.
Argazkia: Piotr Wojtowicz. (C)
Musika: Michal Lorenc.
Muntaketa: Cezary Grzesiuk.
Antzezleak: Andrzej Seweryn, Magdalena Boczarska, Robert Wieckiewicz, Andrzej Blumenfeld, Jan Frycz, Julia Kornacka, Pawel Nowisz, Grazyna Szapolowska, Izabella Olszewska.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 118 min.
SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)
Urtarrilaren 9a, asteazkena, 20:00etan.
Erratum
Urtarrilaren 16a, asteazkena, 20:00etan.
Canción de cuna (Kolysanka)
Urtarrilaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
Rosa (Róza)
Urtarrilaren 30a, asteazkena, 20:00etan.
Sala de suicidas (Sala samobójców)