Pelikulak BAFICIren (Buenos Airesko Zine Independentearen Nazioarteko Jaialdia) Argentinako lehiakortasunaren film onenaren saria eskuratu zuen pasa den abuztuan. Pelikulan, 74 minututan, biltzen dira filmatutako materialaren berrehun orduren inguruan hautatutako irudiak. Testuinguru-dibertsitate hori erakusten da oporretan, familia-bileretan nahiz eguneroko une txikietan jasotako grabazioen bitartez, eta etxeko bideoen mugimenduzko irudiarekin arte oso bat egingo da. Solnicki-k dokumental honetan kontatuko dizkigu haren familiaren barru-barruko alderdiak, atzean geratutako baina ahaztea komeni ez den iraganaren eragin indartsuarekin.
Papirosen filmak ondoan ipintzen ditu argentinar familia judu baten lau generazio ezberdin biltzen dituzten denboraldi eta formatu filmiko ezberdinak, eta batzen duten hari ikusezinak erakusten ditu, botere-jolasak, sentimenduak eta kontraesanak. Dokumentalaren filmaketa eta edizioa hamaika urtez luzatu zen, Gastón Solnickiren bizitzaren ia herena. Hark baieztatzen du bere buruarekin batera egin zuela haren bizitzaren une ezberdinetan. Denbora horretan, harez gain, pertsonaiak, filmatzeko modua eta formatuak aldatu ziren.