Norman Foster-en (Manchester, 1935) bizitza eta obra ezagutzeko ibilbidea, azken hamarkada hauetako arkitektorik enblematikoarena (Pritzker saria 1999an). Bistan geratuko da bizi-kalitatea diseinuaren bidez hobetzeko duen grin hautsiezina. Dokumentala britainiar arkitektoaren hasierako historiekin hasiko da, eta haren ametsek eta eraginek zer-nolako eragina izan zuten azalduko da ondorengo eraikinak egiteko: Pekingo aireportua (munduko handiena), Reichstag, New Yorkeko Hearst eraikina eta planetako zubirik altuena, Millau biaduktua, Frantzian, edo Bilboko Metroa, bezalako eraikinak, besteak beste. Foster mende honetako arkitekto izartzat hartzen da, eta azken garaietako sortzaile ameslariena dela esaten da. Karreran, bizi-kalitatea diseinuaren bidez hobetzen ahalegindu da; horrela, artea eta funtzionaltasuna elkartu ditu, eta eraikinei garapen iraunkorraren faktorea gehitu die. Norman Foster-en erretratua da, hasi zenetik Abu Dhabiko azken proiektuetara bitartekoa, tartean karreran izandako arrakasta ugari eta guzti. Gidoiaz eta produkzioaz haren emaztea arduratu da, Espainiako Elena Ochoa psikologoa eta idazlea.
Aurkezpena: José Felix Collazos, arkitektoa
Jatorrizko izenburua: How Much Does Your Building Weigh, Mr Foster?
Zuzendaritza: Carlos Carcas eta Norberto López Amado
Urtea: 2010
Iraupena: 78'
Ekoizpenaren herrialdeak: Frantzia, Estatu Batuak, Alemania, Txina, Suitza, Hong Kong
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Gidoia eta produkzioa: Elena Ochoa
Musika: Joan Valent
Argazkiak: Valentín Álvarez
Ikuspen-efektuak: Javier Mosqueda y Saul Martinez
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
Oscar Niemeyer. La vida es un soplo
Maiatzaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
Renzo Piano. Visitas de obra
Maiatzaren 25a, asteazkena, 20:00etan.
El socialista, el arquitecto y la Turnig Torso