Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El molino y la cruz (Mlyn i Krzyż)

Maiatzaren 17a, ostirala, 20:00etan.

Holandako Pieter Bruegel margolariaren “Camino del calvario” maisulanak Kristoren pasioaren historia erakusten du, Flandesen giroturik, Espainiaren 1564. urteko okupazio basatian. Urte horretan egin zuen, hain zuzen, koadroa. Pintura, pertsonen 500 irudi baino gehiagoz osatuta dago, eta mihise ikusgarri bat betetzen dute. Majewskiren filmean hamabi protagonista daude, eta haien bizitzak, nekazariak eta kapa gorriko zaldunak bizi diren paisaia panoramikoan garatu eta gurutzatzen dira. Horien artean Bruegel bera dago, Rutger Hauerek ordezkatuta, eta Ama Birjina, Charlotte Ramplingen eskutik. Filmak Bruegelen zirriborroetan ezkutaturik dauden eszenen mezu sakona berregitera gonbidatzen ditu ikusleak. Marrazki horien pistei jarraituz, ikusleak adorea, erresistentzia eta sakrifizioa nagusi diren istorio baten zatiak lotzen ditu.
 
Filmaren zuzendariak berak margotu zituen dekoratuak, eta azken teknika digitalak erabili zituzten aktoreak Bruegelen munduan txertatzeko. Filma Sundancen erakutsi zuten, eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Sevillako zinemaldian.
Polonia, 2010
 
Zuzendaritza: Lech Majewski.
Gidoia: Michael Francis Gibson, Lech Majewski.
Ekoizpena: Silesia Films.
Argazkia: Lech Majewski, Adam Sikora (C).
Musika: Lech Majewski, Józef Skrzek.
Antzezleak: Rutger Hauer, Charlotte Rampling, Michael York, Joanna Litwin, Dorota Lis, Bartosz Capowicz, Mateusz Machnik, Marian Makula, Sylwia Szczerba, Wojciech Mierkulow, Ruta Kubas, Jan Wartak, Sebastian Cichonski.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 94 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 2a, osteguna, 20:00etan.
El dos de mayo

Maiatzaren 24a, ostirala, 20:00etan.
Invisibles

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.