Diseinatzaile, artista eta arkitektoentzat erabateko erreferentea da Eames. Charlesek eta Rayk osatutako bikotea funtsezkoa da XX. mendean, hainbat arlotako lanak dituztelako: arkitektura, altzariak, diseinua, filmak, jolasak, barnealdeak, erakusketak; baita mundu militarra ere. Eamesen bulegoa, Venice Beachen (Los Ángeles) dagoen Washington Boulevard kaleko 901. zenbaki mitoa, iragan mendeko aditu nabarmenenen jardueren gunea izan zen. Charles Eames arkitektoak eta haren Cranbrookeko kide, emazte eta bazkide sortzailea den Ray Kaiser artistak osatutako bikotea mundu osoan da ezaguna, beirazko zuntzez eta aluminioz egindako plywood-ez baliatuz ekoiztutako hainbat altzariengatik. Eurek sortutako aplikazio teknologikoak erabiltzen zituzten, eta garai hartarako oso berritzaileak ziren. Diseinu moderno ikonoak sortu zituzten, hala nola Lounge Chair edo Aluminium, Eamestarren diseinua gustukoa dutenen giroetan nagusi direnak. Jolasean eta asmamenean oinarrituz hasitako ikerketek haien bizimodua nahiz lana barne hartu zituzten, eta geroko belaunaldietan eragin handia izan zuten. Filma New Yorkeko IFC zentroan estreinatu zuten, eta dagoeneko Estatu Batuetako aretorik esklusiboenetan eman dute.