Rincones y nostalgias de Pamplona saio dokumentalaren hirugarren kapitulua da. Nafarroako hiriburuan osorik filmatu zuten. Historialariek “Hiria” esaten dioten horri buruzko filma da, hots, Iruña primitiboari buruzkoa, Maiken Beitiak zuzendutakoa. Narratzailearekin elkarrizketa bat ezartzen du, filmaren ardatz nagusia hori izanda. Askorentzat ezezagunak diren bazterrak ikusten dira filmean zehar, eta, gaur egungo Iruña bihurtu arte garaiek izandako bilakaeraren berri ematen da, ikuspegi historiko batetik. Horrez gain, sekuentzien testuingurua zein den, hiriaren historia filmografikoaren zati bat ikusten da, hala nola Alfontso XIII Erregeak 1912. urtean Iruñera egindako bisita.
Dokumentaletan aditua den nafar zinemagile honen lana Nafarroako Gobernuari eman zion dohaintzan haren familiak, eta Nafarroako Filmotekan dago.