Edurnezuri Carmen da, bere amaorde zitalak, Encarna, haurtzaroan sufriarazi ziona. Bere iraganetik ihes egin nahian, bidaia zoragarri bati ekingo dio lagun batzuekin batera: nano torero antzerki-talde bat. Ipuin klasikoaren bertsio orijinala, 20ko hamarkadan Espainia Hegoaldean girotua, abenturez, emozioz eta umorez betea.
Edurnezuri ipuinaren bertsio aske honekin, Pablo Berger-ek Europako zinema mutuari txerazko omenaldia egitea lortu du estetika ahaltsua duen, bere planteamenduan ezohikoa den, umore beltza, gizarte-satira eta zinema espresionista alemaniar handira hurbiltzen den tonua konbinatzen dituen filmarekin. Filmaren sinopsi ofizialaren arabera, “Inoiz ez ziguten ipuina horrela kontatu…”.
Filma 2012ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen. 2012ko Goya Sariak galako protagonista handia izan zen, non hamar estatuatxo lortu zituen, horien artean, filmik onenarena eta aktoresa onenaren saria Maribel Verdu-rentzako izan zen.