Saio honetan, azken urte honetan Filmotekaren artxiboan utzi diren filmen pasarteak proiektatuko dira, dagoeneko Nafarroako ondare zinematografikoak baitira. Nafarroako zinemagile afizionatuen ikus-entzunezko erregistroak dira, gehienbat XX. mendeko 30-80 hamarkadetako familia-izaerako dokumentuak. Horri esker, duela hamarkada batzuk gure hiria, gure janzteko modua eta gertaerak eta jaiak ospatzeko modu nolakoak ziren gogoratuko dugu.
Ikusiko diren filmen artean, hurrengo hauek grabatutako pasarteak daude: Francisco Rodríguez Alonso, Antonio Múgica, Luis Irache, Enrique Soler, Jesús Uriz Ron, Jesús Luna Agurrea, Emilio de Hita Hita, José Mª González de la Riva Lamana, José Javier Martinicorena García, José Ramón Las Heras, Pedro Izcue eta Alfonzo Verdoy.
Horrez gain, proiekzioak zuzeneko musika-akonpainamendua izango du Javier Asín soinu-konpositorearen eta –diseinatzailearen eskutik.
Doako sarrera. Aurretik txarteldegian gonbidapena jaso behar da.