Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El viaje a la luna / El viaje extraordinario

Azaroaren 6a, asteazkena, 20:00etan.

Julio Verne-ren nobelan inspiratutako El viaje a la luna filmean Georges Méliès-en ikuspegi pertsonala XX. mende hasierako zinemaren arrakasta handietako bat izan zen. Asmamen, umore, ikuskizunaren zentzu eta aurkikuntza plastikoen alardea: ilargiaren irudia begian kohete-obusa sartuta duela Zinema irudikatzen duen ikono bihurtu da.
Kasik bere ‘superekoizpen’ guztietan bezala, Méliès-ek El viaje a la luna filmaren bi bertsio banatu zituen, estandarra zuri beltzean eta, bestea, koloretan, abilezia handiz eskuz pintatua, fotogramaz fotograma.
Koloretako bertsioa hamarkadetan galdutzat eman zen, 1993an, mirariz, Espainian ‘kristalizatutako’ kopia bat agertu zen arte, bildumagile anonimo batek Bartzelonan Kataluniako Filmotekari dohaintzan emandako 200 film muturen artean. 1999an, kopia Lobster Films-en bilduma pribatuko atal izatera pasa zen; bertan, filmaren berreskuratze- eta digitalizazio-prozedura luze bati ekin zitzaion, fotogramaz fotograma.
Erabat zaharberritzeko teknologia egokirik ez zutelako, horrek zortzi urteko geldialdia jasan zuen eta berreskuratze-lanari berriro ere 2010ean ekin zitzaion hiru espezialisten esku-hartzearekin, hots, Lobster Films, la Foundation Groupama Gan pour le Cinéma eta Fondation Technicolor pour le Patrimoine du Cinéma. Fundazio horien eskariz, errealizadorearen proposamen aurreratuak nabarmentzen dituen soinu-banda berri bat konposatu zen.
1902an estreinatu zenetik ohore guztiekin 2011ko Cannes Jaialdiaren inaugurazio-sailean berriro estreinatu zen arte, El viaje a la luna filmak Serge Bromberg-ek eta Eric Lange-k El viaje extraordinario dokumental zoragarrian islatu duten epopeia ikusgarrian protagonista izan da. Zinemako maisulan goiztiar honi eta Georges Méliès bere sortzaile jenioari omenaldi zoragarria.
El viaje a la luna (Le voyage Dans la Lune)
(Frantzia, 1902)
 
Zuzendaritza, gidoia, ekoizpena: Georges Meliès
Hizkuntza: Elkarrizketarik eta idazkunik gabe. Nuro-ren musika.
Iraupena: 15 min.
 
 
El viaje extraordinario (Le voyage extraordinaire)
(Frantzia, 2011)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Serge Bromberg y Eric Lange.
Muntaketa: Janice Jones
Ekoizpena: Serge Bromberg
Musika: Bruno Alexiu
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 63 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Documentales imprescindibles

Urtarrilaren 8a, asteazkena, 20:00etan.
Vida en sombras

Otsailaren 26a, asteazkena, 20:00etan.
La semilla del diablo (Rosemary’s Baby)

Apirilaren 9a, asteazkena, 19:30etan.
El submarino (Das Boot)

Apirilaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
Don Quijote (Don Chisciotte)

Maiatzaren 28a, asteazkena, 19:30etan.
Les films rêvés

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.