Italiako Renzo Pianok (Génova, 1937), Pritzker saria 1998an, arkitekto-ikasketak egin zituen Milango Unibertsitate Politeknikoan, baina haurtzaroaz geroztik obrak egunero izan zituen ondoan aitarekin, eraikitzailea baitzen. Jean Prouvé adiskideak ere eragin nabarmena izan zuen lanbidearen hasieran: 1971. urtean, "Piano & Rogers" sortu zuen, Richard Rogers-ekin batera (Parisko Georges Pompidou Zentroaren egile-kidea), eta, 1977. urtean, "L'atelier Piano & Rice" sortuko du Peter Rice ingeniariarekin 1992. urtera bitarte; urte horretan, egungo "Renzo Piano Building Workshop" enpresa sortuko du Parisen eta Génovan. Arkitektoen Nazioarteko Batasunaren Urrezko Medaila lortu zuen 2002. urtean. Visitas de obra filmean, arkitektoarekin batera ibilaldia egingo da hilabeteetan zehar obra ezberdinak ezagutzeko. Era horretan, bistan geratuko dira Pianok, nazioarteko arkitekto, ingeniari eta langileburuen taldeekin batera, teknologiara jaurtiko dituen erronkak material eta egitura gero eta arinagoak erabilita. Pelikulan, aldi berean, "artisau moderno" honen arkitekturaren dimentsio emozionala eta poetikoa gogoratzen da.
Aurkezpena: Mariano González Presencio, arkitektoa
Jatorrizko izenburua: Renzo Piano, architecte au long tours
Zuzendaritza: Marc Petitjean
Urtea: 1999
Iraupena: 52'
Ekoizpenaren herrialdea: Frantzia
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Gidoia eta produkzioa: Mirage Illimité
Edizioa: Arkitektoen Kutxa Fundazioa, 2010 (Bilduma: arquia/ documental 17)
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
Oscar Niemeyer. La vida es un soplo
Maiatzaren 11, asteazkena, 20:00etan.
¿Cuánto pesa su edificio, señor Foster?
Maiatzaren 25a, asteazkena, 20:00etan.
El socialista, el arquitecto y la Turnig Torso