Film honetan, naturarekin lotura estua duen jendeak bihotzaren ateak irekitzen ditu, Ama Lurraren jakituria gizateriari helarazteko. Dokumentalaren asmoa da, hain zuzen, jakintza horren berri ematea eta ikusleak Lurraren Seme izateak daukan garrantziaz jabearaztea.
Gaur egungo gizarteko materialismoak eta estresak ez digute kontzientzia bilatzen uzten eta naturaz aldentzen gaituzte. Naturari bizkar emanda bizi gara eta ez gara ohartzen suntsitzen ari garela.
Gure planeta bizi-iturria da eta, beraz, zaindu beharra daukagu. Ezinbestekoa dugu Lurraren garrasia entzutea, hainbeste zarata eta presarekin ez baitiogu kasurik egiten.
Brasil, Frantzia, Ingalaterra, Mexiko eta Espainian filmatutako dokumental nafar hau Filmotekan estreinatuko dugu.
Espainia, 2013
Prezioa: 1€
Irailaren 5a, osteguna, 20:00etan.
Emak Bakia Baita
Irailaren 12a, osteguna, 20:00etan.
Camino cortado, Los años dirán, Habitar
Irailaren 19a, osteguna, 20:00etan.
Martina, El lenguaje de los objetos
Irailaren 26a, osteguna, 20:00etan.
Baztan
Azaroaren 15a, ostirala, 18:00etan.
Aiert de Salazar
Abenduaren 5a, osteguna, 21:30etan.
2. saioa: Hijos de la tierra
Abenduaren 12a, osteguna, 20:00etan.
Nafar kortometraiak
Abenduaren 19a, osteguna, 20:00etan.
Mami Blue eta Derecho de admisión