Derecho de admisión: Egun batean, zeinahi hiritan, hainbat pertsonaiaren bizitzak gurutzatu egiten dira. Pertsonaia horien artean al zaude zu?
La mosca: Gertatu al zaizu inoiz ordu txikitan halabeharrez lanean ari zarela euli txiki bat belarrian etengabe burrunba egiten aritzea? Eta lanegun gogor baten ondoren lo egiten saiatzea eta euli hori oraindik burrunba egiten entzutea, ez egiatan, baizik eta zure buruan? Eta euli hori ez bada zugana kasualitatez heldu?
La mirada de bronce: Rafael mutiko bihurri samarra da eta etxe ondoko plazatxo batera joaten da, ez bakarrik jolas egitera eta dibertitzera, baita gizon baten estatua garbitzera eta estatuari distira ateratzera ere. Zoritxarrez, Rafael eskola berezi batean sartu dute. Estatuak, ordea, plazatxoan gertatzen denaren eta sentitzen duenaren berri ematen dio.
Beneath The Trees: Irlandan, istorioak kontatzea antzinako ohitura da. Ohitura horren bitartez legeak, tabuak, gertakari heroikoak, jakintza-ipuinak eta mito kulturalak transmititzen dira ahoz, belaunaldiz belaunaldi. Kontalariak askotariko munduetara eramaten ditu entzuleak, ahozko hitzen ahalmenaren bitartez. Istorioak kontatzeko arte herrikoia, ordea, entretenimendurako, hezkuntzarako eta heziketa moralerako tresna gisa bizirik irauteko borrokan ari da. Pelikula honen asmoa da antzinako ohitura horren muina aurkitzea.
Dummies: Maniki bat, egunak joan egunak etorri erakusleihotik kanpora begira, asper-asper eginda dago. Dagoen dendaren ondoan beste bat irekiko dute eta bere bizimodua erabat aldatuko da.
Soñar es gratis; 3. denboraldia: Soñar es gratis taldeak egindako bideo batzuk jarriko ditugu ikusgai. Bideo horietan haien pentsamolde, desira eta ideiak agertzen dira, irudimen eta umore askorekin eta gizarte-kritika pixka batekin fikzio txikitan bilduta.
La mosca
(Espainia, 2012)
Zuzendaritza eta gidoia: Andoni Garrido.
Animazioa eta efektuak: Ángel Sandimas.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 7 min.
La mirada de bronce
(Espainia, 2013)
Zuzendaritza: Raúl G. Romero.
Gidoia: Richard Oses.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 11 min.
Beneath The Trees
(Espainia, 2012)
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Iker Esteibarlanda.
Musika: Mikel Salas.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 14 min.
Dummies
(Espainia, 2013)
Zuzendaritza: Daniel P. Álava.
Ekoizpena: María Sánchez.
Hizkuntza: Mutua.
Iraupena: 5 min.
Soñar es gratis; 3ª Temporada
(Espainia, 2013)
Taldea: Axier González, Aitor Lanas, María Betelu, Unai Díaz.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 12 min.
Prezioa: 1€
Irailaren 5a, osteguna, 20:00etan.
Emak Bakia Baita
Irailaren 12a, osteguna, 20:00etan.
Camino cortado, Los años dirán, Habitar
Irailaren 19a, osteguna, 20:00etan.
Martina, El lenguaje de los objetos
Irailaren 26a, osteguna, 20:00etan.
Baztan
Azaroaren 15a, ostirala, 18:00etan.
Aiert de Salazar
Abenduaren 5a, osteguna, 20:00etan.
Hijos de la tierra
Abenduaren 5a, osteguna, 21:30etan.
2. saioa: Hijos de la tierra
Abenduaren 19a, osteguna, 20:00etan.
Mami Blue eta Derecho de admisión