El vuelo de Dora Salazar
Dora Salazarren obrak ispilu moduan funtzionatzen du, non, emakumea den bere nortasunaren bilaketa horretan protagonista. Bere obrak barne-mundua islatzen du eta, era berean, kanpoko mundutik edaten du. Eskulturarekin izandako elkarrizketen bitartez, El Vuelo de Dora Salazar filmean Julia Juaniz-ek bere ibilbide osoan zeharreko ibilia egiten du irudien bidez bere obratan iradokitzen diguna kontatuz: feminitatea, indarra, isiltasuna hutsunea eta abar. Bere piezek transmititzen duten hutsunea adierazteko, zuzendaria metalezko egiturez baliatzen da, zeintzuek, ingurua marrazteaz gain, barnebiltzen duen espazioa ikusten ere uzten diguten.
De camino a...
Neska bat errepidean oinez doa autostop eginez azkenean auto bat geratzen den arte. Autoan mutil bat doa. Neskak herri batera joan beharra du eta mutilak hara eramatea eskaintzen dio. Alabaina, beraiek uste zutena baino gehiago kostatuko zaie bidea aurkitzea.
En la oscuridad
Amaia eta Oskar beren bigarren seme-alaba izateko daude. Alabaina, hogei asteko proba egin ondoren, Amaiak zerbait oker doala ikusten du. En la oscuridad norbanakoaren askatasuna eta bestearenganako betebeharra gatazkan sartzen diren eremu hauskorrean kokatzen da. Bidegurutze horretan azaleratuko dira protagonisten barru-barruko desioak eta ezagutuko haien benetako izaera.
Muertos y vivientes
Iñaki San Roman iruindarrak eta Josu Diaz donostiarrak asmatutako film laburra. Iñaki San Roman izan zen 2009an saritutako Zombies and Cigarettes film laburraren zuzendaria. Muertos y vivientes (hilak eta biziak) filmean emakume baten istorioa kontatzen da, zeina, hiria zonbiez betetzen ari dela entzuten duenean hilerrira abiatzen den bere senar zenarekin birtopatzera.
Akerbeltz; las brujas y el inquisidor
Santo Oficioko espetxeko ziega ilunetik, sorginkeriaz akusatutako errudunez betetakotik, barrote artetik ihes egiten duen kantika magiko bat entzuten da. Etsipen-dei horrek haranak eta mendiak zeharkatzen ditu eta Zugarramurdin lo dagoen haur batengana iristen da. Haurrak zalantzako patua duten emakume haiek salbatzeko denbora amaitzear dela ulertzen du. Koban, sorginek abestuz, dantzatuz eta Akerbeltz gurtuz “akelarreak” ospatzen zituzten tokian, naturako indar guztiei dei egiten die mugagabeko maitasunez zaindu izan duten emakume horiek erreskata ditzaten.