Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La semilla del diablo (Rosemary’s Baby)

Otsailaren 26a, asteazkena, 20:00etan.

New Yorkeko Woodhouse senar-emazteak Central Park parean dagoen Bramford eraikinera joan dira bizitzera (benetan, Dakota da); lagun batek dioenez, eraikin hori madarikatuta dago. Han, adeitasun handiz hartu dituzten Minnie eta Roman Casteveten lagun egin dira. Etorkizuna oparoa izango denaren ustean, Woodhousetarrek haurra edukitzea erabakitzen dute. Ordea, Rosemary haurdun geratzen denean, gogoratzen duen bakarra da gorputza markaz betea utzi dion izaki arraro batekin egin duela amodioa. Denborarekin, Rosemary haurdunaldia normala ez dela pentsatzen hasiko da.
 
Polanski genero horretako ikono bihurtu zen beldurrezko pelikula honekin sartu zen merkatu estatubatuarrean. Istorioak aurrera egin ahala, misterioa eta egonezina areagotu egiten dira eta giroa gero eta klaustrofobikoagoa da. Antza, filma egin zuten benetako etxea ere madarikatuta zegon eta, horregatik, Polanskiren emazte Sharon Taten hilketa (estreinaldiaren urteurrenean hil zuten) pelikulan kontatzen den istorioko gertakariekin erlazionatu zuten. Mia Farrowk ia ez zuen parte hartu pelikulan, Frank Sinatra, senarra, ados ez zegoelako; azkenean, filma egiten ari zirela, Farrowk utzi egin zuen Sinatra. Oscar saria bigarren mailako aktore Ruth Gordonek irabazi zuen.
A.E.B, 1968
 
Zuzendaritza: Roman Polanski.
Gidoia: Roman Polanski (a partir de la novela de Ira Levin).
Ekoizpena: William Castle, Dona Holloway.
Musika: Krzysztof Komeda.
Argazkia: William A. Fraker (C).
Antzezleak: Mia Farrow, John Cassavettes, Ruth Gordon, Sidney Blackmer, Maurice Evans, Ralph Bellamy, Victoria Vetri, Patsy Kelly.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 132 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
El viaje a la luna / El viaje extraordinario

Azaroaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Documentales imprescindibles

Urtarrilaren 8a, asteazkena, 20:00etan.
Vida en sombras

Apirilaren 9a, asteazkena, 19:30etan.
El submarino (Das Boot)

Apirilaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
Don Quijote (Don Chisciotte)

Maiatzaren 28a, asteazkena, 19:30etan.
Les films rêvés

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.