Zinez
Pieza laburren bilduma bat da, zinema omentzea helburu duena, pieza horiek zinemaren bitartez eta zinemarako egin baitziren.
Bere bizitzetako bat
Cuaderno de viaje diptikoaren lehen partea. Zinemagile amateur batek Pariserako bidaia batean idatzi eta grabatutako material guztia lagun bati bidaltzen dio.
Soinu galduen bila
Cuaderno de viaje diptikoaren bigarren partea. Aitor Gametxo Zürichera joan da, arreba bueltatu baino egun batzuk lehenago hari bisita egitera.
Jet lag
Eguzkia desagertzen ari da. Itzalek fatxadetan gora egiten dute eta iluntasunak asfaltoa hartu du. Pertsona batzuk beren lanpostu bakartietara doaz.
Norte
Atzerrian iragandako lehen udara, udazken eta neguaren deskribapen goxoa.
Midwinter
Urteko azken-aurreneko astean, Gabonetako jaien ospakizunaren aurreko egunetan, neguko solstizioaren hurbiltasunak inguratzen ditu Norvegia iparraldeko Fauske herriko 5.000 biztanleak, iluntasun izoztu eta ia iraunkorrean. Egun horietan, eguzkiak egunean berrogeita hamazazpi minutu eskas egiten ditu ostertzaren gainetik bistan, uneoro eskualdea inguratzen duten fiorden atzean ezkutatuta egoten den arren. Film hau argitasun une labur horien ospakizuna da.
Piedras
Empordako (Girona) zenbait harri mota oinarri hartuta, bideoan hainbat gai lotzen dira: eraikuntza, esperientzia mentala eta estetika. Hori guztia exotiko bihurtzen den paisaia batez eta Ampuriasko hondarrek jariatzen duten dekadentziaz inguratuta.
Miradores
Ohiturak ezustekoak irensten dituenean, begiek atsedena behar dute, berriz bultzada hartzeko. Hiri-erretratu baten moduan, bideoan kontatzen dira hiritik aldentzeko nahia eta hirira bueltatzeko joera atzeraezina.
Homeslippers
Txapinak erosotasunaren metafora gisa hartuta, Mangrane etxeari buruzko topikoaz arituko da, bizitza gestionatzeko egitura bat oinarri hartuta: egoitza.