Olloko haran nafarran, Artetan, XVII. mendeko Fantikorena etxeak Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoaren etxea, tailerra eta museoa hartzen ditu.
Bizimodua latza darama, XIX, mendean bezala ia, hark dioen moduan, “modernikola” guztitik urrunduta. Han herriko arte, etnografia eta kulturaren alde egiten du lan.
Joxe Ulibarrena eskultorea, pintorea, zeramikaria, etnografoa, idazlea, Iruñeko Erreinuko Etnografia museoaren sustatailea…, baina batez ere Nafarroaren historia, nrtasuna eta tradizioa maite ditu, eta haietan inspiratzen da bere obra, haiek gidatzen dute bere bizitza. 89 urterekin, oraindik zizelkatu giten du, idatzi egiten du, proiektuak ditu…
Ulibarrena bere obra da eta bera obra bera da, “plastika etnikoa”-ren alde egiten duen artista eta eskulturetan Nafarroaren iragan historikoa gogoratzen duena.
Nafarroako Foru Aldundiaren lehen bekaduna izanik, Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan ikasi zuen. Bere obra hainbat herrialdetan topa daiteke eta Etnografia museoan Nafarroako etnografiari buruzko milaka pieza bilduta ditu.