Kyung-soo aktorea etsita dago. Azkeneko pelikula ustel atera da eta zuzendariak aktoreari leporatzen dio erru guztia. Orduan, aspaldiko ikaskide batek dei egiten dio. Laguna mozkor-mozkor eginda dago eta Chuncheonera, haren jaioterrira, bisitan joateko gonbit egiteaz gain, esaten dio bere zinema-lanaren miresle bat daukala ondoan, Myungsook dantzari ederra. Azkenean, Seuletik alde egin eta gaztetako laguna ikustera joatea erabakitzen du.
Zuzendariak obra zazpi pasartetan zatitzea erabaki du, eta baliabide formal hori da, azken batean, filmaren giltza. Intrigaz beteriko amodio-istorio moderno bat da.
Filmak zuzendari onenaren saria jaso zuen Asia-Pazifikoa Zinema Jaialdian.