Santiago Calatravak (Valentzia, 1951), arkitekto eta ingeniariak, zubiak, aireportuak eta antzokiak eraiki ditu mundu osoan. Suediako Malmö hirian egindako Turning Torso haren lehen etxe-orratza da, 190 metroko altuera duena, bere baitan bihurritzen den egiturarekin. "Munduko egoitza-eraikin proiekturik onena" bezala izendatu zuten Cannesko MIPIM Higiezinen Nazioarteko Azokan, 2005. urtean. Johnny Örbäck sozialdemokratak, Malmö-ko etxebizitza-kooperatiba baten zuzendari nagusiak, Calatravari eraikin hori egiteko agindu zion ontziola zahar batzuetan. Urteak pasako dira eta proiektua atzeratuko da. Aurrekontua 85 milioi eurotik gorakoa izango da, eta politikariak enpresarien eta herritarren presioa jasan beharko du, ez baitute ulertuko kooperatiba xume batek zergatik finantzatu behar duen "aberatsek arrakasta izateko egindako" eraikina eta zergatik ez dituen eraikitzen herritarrek eskuratzeko moduko pisuak. Eraikuntzaren barnetasunek eta ametsen eta errealitatearen arteko norgehiagoka korapilatsuek eskua emango dute talka kulturalen, finantza-krisien eta frustrazio pertsonalen artean. Arkitekturari buruzko dokumental onenaren saria eskuratuko du Veneziako di Palazzo Jaialdian (2006).
Aurkezpena: Javier Torrens, arkitektoa
Jatorrizko izenburua: Sossen, arkitekten och det Skruvade Huset
Zuzendaritza eta produkzioa: Fredrik Gertten
Urtea: 2005
Iraupena: 60'
Ekoizpenaren herrialdea: Suedia
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta suedieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Musika: Krister Jonsson, Cecilia Nordlund
Argazkiak: Erik Bäfving, Ulf Södergren
Edizioa: Arkitektoen Kutxa Fundazioa, 2010 (Bilduma: arquia/ documental 6)
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
Oscar Niemeyer. La vida es un soplo
Maiatzaren 11, asteazkena, 20:00etan.
¿Cuánto pesa su edificio, señor Foster?
Maiatzaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
Renzo Piano. Visitas de obra